jueves, 16 de mayo de 2013

3. ARIKETA

Aurreko sarreretan aipatu dudan lez, Trinitate plazan proiektu bat egitea izan da azken proiektua.
Pentsatutako elementua, estalki bat izan da, esan bezala, plazan falta den gauzetako bat aterpea egotea baita.

Estalkia, metal eta oihalez egina dago, egitura metalikoa izango du eta estalkia bera oihalezkoa izango da.
Euren kokapena, frontoi eta aintzinako probalekauren artean, eta etxebizitza blokearen kontra dauden gradetan izango da, leku hurbila izan behar duelako plazan eta erraz heltzeko modukoa edonorentzat.

Estalkien itxurak, txoriak sinbolizatzen ditu hegan



Hona hemen proiektua:

PLANO ETA MARRAZKIAK












 MAKETA






















viernes, 10 de mayo de 2013

Trinitate plazako proiektuaren influentziak

Trinitate plazan egin behar dudan proiektua egiteko, hainbat estrukturatan influentziatu naiz liburutegian aurkitutako liburu interesgarri batekin.


1  “Fabrik Architecture”
               “Creative Resources for shade, signage, and shelter”
Samuel J. Armijos


Ideia:























Influentziak:



 Sail structure concept rendering, Long Branch, New Jersey, Fabritec structures



 Silicon-coated fiberglass membrane
Glasgow Fort
Shopping park, Glasgow, Scotland










Photovoltaic parking structure for New York State Energy Research and development Authority
Design engineering studio



Autore ezezagunen obra batzuk:





Trinitate plazan esku-hartzea egiteko lekuaren aldaketa

Aurrerago Trinitate plazan esku-hartzea non egin zitekeen jarri nuen, eta leku batzuk aukeratu ditut. Hala ere, elkarrizketak egin ondoren, leku hori aldatzea pentsatu dut.

Gorriz markatuta dauden lekuan egingo dut proiektua.

Trinitate plazako elkarrizketak


Trinitate plazako proiektua gauzatzeko, eta bertan esku-hartzea egiteko, lehenengo eta behin, inguruan bizi diren eta erabiltzen duten jendeari galdeketa egin genien. Horretarako, adin eta sexu ezberdinetako jendeari galdetu genion.


Honako hau izan zen planteatu zena:

-Trinitate plaza ezagutzen al duzu? Zer ikusten duzu faltan plaza honetan?

Erantzunak:
1
1-     Ez dut askorik erabiltzen, baina jazzaldia bertan egiten denez, agian Boulevardean dagoen antzeko kiosko bat egin daitekeela uste dut.

2-      Hor goiko ikastolako irakasle garen aldetik, eta plaza asko erabiltzen dugunez eskolan patiorik ez dugulako, uste dut aterpe bat ezin bestekoa dela, izan ere, hemen euri asko egiten duen aldetik haurrak ez dute non jolastu izaten euria izanez gero.

3-      Uste dugu plaza hau nahiko abandonatuta utzi dutela, eta jatorrizko plazatik aldaketa asko jasan dituela. Niri hasierako “herriko plaza” hura gustatzen zitzaidan, eta beraz ez nioke aldaketa gehiagorik egingo, nahiko kalte jasan baitu jada.

4-      Aterpe baten beharra ezin bestekoa ikusten dut, hemen daukagun klima euritsuarekin, plaza honetan aterperik ez egotea izugarrizko hutsegitea iruditzen zait.



Erantzunak entzun eta ikusita, hasiera batetan kiosko batean pentsatu nuen, izan ere, kiosko lana egiteaz gain aterpe moduan ere funtziona zitekeen.
Hala ere, geroago konturatu ginen, kioskoak eraikin sinbolikoak direla eta funtzio askorik gabeak, beraz, aterpe batzuk egitea pentsatu nuen. Plazak nola aldaketa asko jaso dituen jada, pentsatu nuen estalki arinak jartzea eta erraz jarri eta kentzeko modukoak. Horretarako, oihalezko estalkietara jo nuen, eta liburutegian adibide asko ikusita gero, hegan ari diren txorien itsurako estalki  batzuk egitea, “herrikotasun” gehiago emateko lekuari.









Madrilera bidaia


Aste Santuko oporren ostean, apirilaren 13an, Proiektuetako ikaskideok Madrilera 3 egunetako txango bat egin genuen. Bertan,  espazio publikoei buruzko hainbat erakusketa nahiz leku bisitatu genituen.

Zapatu goizean atera ginen Donostiatik eta eberdirako heldu ginen Madrilera. Maletak hostalean utzi eta martxan jarri ginen. Lehenengo bisitatu genuen lekua, “Reina Sofia” museoa izan zen, bertan Cristina Iglesias arkitekto donostiarraren erakusketa ikusi genuelarik, eta aurkitu genuenok baita Picassoren “Guernica” artelana ere.






Hemendik, Madrileko aintzinako hiltokira joan ginen. Egun, “El matadero” Madrilgo kultur-gune handi bat da. Bertan hainbat pabilio daude eta bakoitza ekintza bati zuzendurik dago. Bertan bueltatxo bat eman eta jan ostean autobusa hartu genuen Madrilek eskeintzen zituen leku gehiago ikusten.




Tabacalera izan zen hurrengo bisitatuko genuen lekua. Ez zitzaidan batere komuna egin Madril erdian “Gaztetxe bat” egoterik, baina hitz horiekin izango litzateke lekua definituko nuen modua: Kontzertuak, eskultura, eta ekintza ezberdinak egiteko leku bat, arduradun batzuek gestionatuta eta udaletxe nahiz instituzioekin erlaziorik gabe. Bere ondoan, eraikin berdinean, eta aurrekoaren simetrikoa zen leku bat zegoen non leku hau erakusketak egiteko erabiltzen zen, eta hau uste dut kultura sailarena zela. Momentu hartan arkitekturari buruzko argazki erakusketa bat zegoen eta nola ez, bisitatzeko aukera izan genuen.





Hemen bukatu zen egun hartako egitaraua eta hemendik aurrera denbora librea eduki genuen. Lavapies plazara joan ginen eta bertatik turismo pixka bat egiteko asmoz gorantz egin genuen, Solerantz. Solen ordez ordea, Madrilgo plaza nagusia aurkitu genuen, eta bertan argazki batzuk atera eta buelta bat eman ondoren, Puerta del Solerako bidea hartu genuen. Zegoen bero eta jende pilarekin, abuztuko egun jendetsu bat zirudien hark. 





Plazan zeuden gauzak ikusita, leher eginda, Madrileko metroa zapaldu genuen. SOL-SAN BERNARDO jartzen du nire txartelak, beraz San Bernardon jeitsi ginen eta hostalera joan ginen deskantsatzen. Gau luzea zetorkigun atzetik.


Bigarren egunean, oso goiz altsatu behar izan genuen. Plan asko baitzegoen egun hartan egiteko. Klase guztiak metroa hartu eta La Latina auzora egin genuen. El Campo de Cebada jartzen zuen kartel handi baten metrotik atera ginenean, eta obretan egongo bailitzako orube baten aurrean geunden. Leku hura zen bisitatzen gindoazena.







Autogestionatutako orube bat zen hura esplikatu zigutenez, auzokideen artean gestionatzen zen eta auzorako gune kultural bat zen. Bertakoen artean, guer irakasleen ezaguna zen arkitekto bat zegoen, plazako arduradun eta bultzatzaile gisa eta berak kontatu zigun plazaren historia eta berataz interesatzen zitzaigun guztia. 




Hainbeste luzatu zen hitzaldia zer ez  genuela egun hartan falta zitzaizkigun gauza gehiago ikusteko betarik izan. El Rastroko merkatu famatura egin eta jendetzaz aspertuta, berriz metroa hartu eta Malasaña auzora joan ginen zerbait bazkaldu eta deskantsatzera. 




Arratsaldean, turismoa egiten jarraitu genuen. Salamanca auzotik hasi ginen, Serrano kaletik Alcalako ateraino joan eta hemendik Retiroko parkera. Ondoren, metroa hartu genuen, eta Palacio Real ikusi genuen eta oinez joan ginen Debod-en tenplua eta Plaza de Españara. Hemendik, Gran Viara heldu, bertan zerbait afaldu eta etxerako bidea hartu genuen. 







Oso egun luzea izan zen baina hainbat gauza ikusi genuen, eta pozik geratu nintzen azkenerako.
Hirugarren eguna, azken eguna. Madriletik irten ginen goizean eta Donosti aldera egin genuen. Bidean “Denominacion de origen Rivera del Duero”-ko eraikina ikusi genuen. 




Bidean segitu ahala, Fosterrek diseinatutako Portia bodegak ikusi genituen. Bodega bisitatu eta ardoa dastatzeko aukera ere izan genuen. 







Hemen bukatu zen arkitekturako gure lehenengo bidaia. Espero dezagun horrelako bidaia gehiago egitea.

Esan beharra dut, ez dudala nire argazkirik jartzerik izan, izan ere bidaian memoria txartela izorratu zitzaidan eta argazki guztiak galdu ditut.