Proiektuaren lehenengo zati honetan, nire familiako 4
pertsonentzako habitat bat egiteko leku bat aukeratu dut. Leku hau,
Gizaburuagan dago, Lekeitiotik hurbil dagoen herri batean. Hala ere, naturan
dagoen leku bat aukeratu behar izan denez, herritik, kilometro pare batera
dagoen leku bat aukeratu dut. Leku hau, ibai hertz eta Lea ibilbidea oinezko
bidearen artean dagoen zelai bat da, Bengolea etxetorrearen ondoko zelai bat.
Haran batean sartuta dagoen lekua, inguru guztian mendiak daude.
Argia da, eta eguzkitsua egunaren erdi aldean.
Eskualdean jende askorik bizi ez garenez, ibilbidean ere ez da ia
inor ibiltzen. Gainera, ibaiaren beste aldean dagoen errepidean ere ez da
trafiko handirik egoten, beraz, esan daiteke leku lasaia dela eta jende oso
gutxi ibiltzen dela.
Zelai honek, umetan bizikletan ibiltzen joaten gineneko sasoia
gogorarazten dit, eta baita uda sasoia, udan inoiz piraguan ibilita baikaude
errekan.
Aukeratutako pertsonak, 55 urteko
gizon bat, 53 urteko emakume bat, 15 urteko mutil bat eta 19 urteko beste bat
dira. Lehenengo bien beharren
artean, autoarentzako garajea izango genuke, izan ere, autoa behar dute lanera
joateko. 15 eta 19 urtekoek, ikasteko gela bate do bana izatea ere ondo egongo
litzateke ikasleak baitira. Behar komunen artean, sukaldea, bainugela, logela
eta egongogela ditugu.










