jueves, 11 de abril de 2013

LOFTa 3 pertsonentzat

Aste honetan beste proiektu baten entrega izan dugu. Bertan, 3 pertsonarentzako, gur kasuan, Proiektoseko 3 irakasleentzako habitat bat egin behar zen, loft estilora.

Horretarako, 3 leku aukeratzeko eduki ditugu, eskola atzeko etxebizitzen azpialdea (GORRIA), eskola aurreko parkea eta Tolosa Hiribidearen artean dagoen eremua (BERDEA), eta azkenik, eskolako aintzinako sarrerako gune bat, hau da, Arkitektura eta Magisteritza fakultadeen arteko gunea (HORIA).



Aukeren artean, lehenengo, bigarrena aukeratu nuen, uste bainuen parkeak jokoa emango zuela proiekturako. Hala ere, gerora iritzia aldatu nuen, izan ere, pertsonen fluxua ez nuen kontuan hartu, eta beraz, azken aukera ere ez zela txarto etorriko pentsatu nuen, eta bera aukeratu nuen.



Eskolako aintzinako sarrerak, joko ugari eskaintzen du, izan ere, bertan, frontoi itxurako tenplete bat eta zuhaitz bat daude, horretaz gain, altuera ezberdinak erabili daitezke.
Hala ere, arazo bat legoke: Tenpletetik hasi eta zuhaitzera arte, malda pixka bat dagoela. Beraz, arazoa konpontzeko dena altuera berdinera jarri beharko litzateke.






Nire planteamenduan, tenpletetik hasi eta zuhaitzera artekoa da etxea egiteko hartutako eremua.
Lehenbizi, eskolatik urbilen dagoen gunean, etxebizitza jarri dut, eta haratzako, zuhaitzetik hurbilago, patio edo lorategi bat. Lorategi horretan baita ere, labirintu bat jarri dut, joko gehiago emateko, eta etxearen luzapen gisa.

Etxea, bi solairutan eginda dago. Behean gune komuna egongo litzateke, patioa, komuna, sukaldea, eta estudioarekin eta goiko aldean logelak. 3 sarrera daude: Bata eskolatik hurbilen dagoen aldean, beste bat, plazatik, eta azkena patiotik sartzeko.



Tenpletea, komuna egiteko aprobetxatu dut, horretarako, trasluzidoa den kristalezko kutxa bat bezala jarri dut, bere esentzia ez galtzeko, baina etxearen parte izateko. Esan bezala, zuhaitza etxean sartu dut, patioa eta  labirintuaren artean geratuz.





Argiztapenerako, leiho mota ezberdinak erabili ditut, batzuk argia zeharka sartzen uzten dute eta beste batzuek zuzenan. Barruko patio bat ere jarri dut giro ezberdina sortu eta argiztatzeko.

Aipatzekoa da baita ere, estudioaren forma trapezoidala. Gela honek etxeko bi patioak batzen ditu eta hirugarren irteera bat du labirintura.

Funtsean, eraikinaren forma, hasieratik zabaltzen doa, aurrerantz espazio infinitu baterantz joango balitz bezala. Gainera, labrintua hor egoteak ere, sentsazio hori transmititu nahi du, etxea bere mugetatik irten daitekeela eta ez dela inoiz amaitzen.














domingo, 7 de abril de 2013

KAIOLAK, ATERKIAK ETA BURBUILAK






Aurreko egun batean izandako, Javier Echepare arkitektoaren hitzaldiaren izaenburua da "Kaiolak, aterkiak eta burbuilak".

Bertan, espazioari buruz hitz egiten da, eta horretarako, eguneroko edo oso ezagunak diren 3 objetutan zentratzen da: kaioletan, aterkietan eta burbuiletan.

  


Kaiolak, menpekotasunarekin lotutako kontzeptu bezela hartu izan ditugu betidanik, preso dagoen norbait edo zerbait dagoen lekua. Hala ere, arkitektonikoki eta espazialki pentsatzen jarriz gero, erdi zarratuta, erdi zabalik dagoen egitura bat bezala hartzen dugu.




Aterkiak, guardasolak, zerbaitengandik babesteko tresna bezela darabiltzagu, euria, eguzkia.... Arkitektura, haratzago doa. Estalki gisa funtzionatzeaz gain,  giro ezberdinak sortzeko tresna bezela ere hartu baikenitzake aterkiak. Adibidez, Frank Lloyd Wright arkitektoaren Johnson Wax bulego eraikina.



Burbuilak, isolamendu espazioak dira. Askotan erabiltzen da, "burbuila batean egon" kontzeptua, babesa, isolamendua edota haskortasunarekin lotzeko. Arkitekturan ere, burbuilak horrelako zerbait bezela erabili daitezke, beste mundu baten egotearen sentsazio bezala, adibidez. Kasu horretarako adibidez, 1967an Ameriketan egindako esposizio unibertsalean IBM enpresak eraiki zuen kupula erakutsi zigun, non kupula barrutik zine areto bat zen bere inguru guztian.

Hemen, "aterki" eta "burbuila" batera agertzen dira.


LA BUENA VIDA

LOFT-a



Loft bat zer den esaten dutenean, beti etortzen zaizkit gogora, artea, argazkilaritza, fabrika, estudioa, edota espazio handia dira, besteak beste. Hala ere, liburu honen kapitulu hau irakurri ostean, loftaren jatorria zein den ikusi ahal izan dut.




Liburuan (La Buena Vida) esaten denez, orduan zegoen bizitzeko modu tradizionalistari aurre egiteko espazio modura sortu ziren loftak. Lofta, estudio etxe bat da, espazioak eta bolumenak garrantzi handia dutenak. Hemen, nolabaiteko erlazioa duten pertsonek bizi eta lan egiten dute, eta bizitzeko modu alternatibo bat proposatzen dute. Horrela esanda, komuna hippien antzekoak direla esan daiteke, hala ere, esan daiteke, loftetan, komunetan ez zegoen zerbait zegoela, garbitasun eta ordenak, garrantzi handia baitute. Espazio gehiena bertan bizi diren pertsonen espazio komuna da, eta pribatutasunera mugatzen diren espazioak minimoak dira. Ez dago distribuzio jakinik, eta espazioak multifuntzionalak dira.
Esan genezake, Andy Warhol izan zela, loften mugimendu honen sustatzailea. Izan ere, The Factory izeneko estudioa zain zela esan genezake lehenengotako lofta, zeinetara, gente “modernoa” joaten zen. Lokal honetara joaten zirenek, bizitza bohemio baten ideala zuten.

Loft hau, objetu birziklatuekin bete zen, eta paretak zilar koloreko paperez estali ziren.


Gerora, lofta modan jarri den etxeak eraikitzeko modu bat izan da, zeina modu tradizionalistarekin amaitu nahi izan dutenek aukeratu duten beren etxeak egiterako orduan. Beraz, hasierako loft horretatik, gaur eguneraino eboluzio nahiko handia egon dela esan genezake, eta egun, kasu askotan, loftak luxu eta diseinuarekin lotzen diren etxeak dira.