miércoles, 1 de mayo de 2013

Especies de Espacios


“Especies de Espacios es un espacio que habla de espacio”


Especies de Espacios, Georges Perec  autore frantsesak idatzitako liburua da. Ikasgaia hasi genuenean gomendatu ziguten liburua, espazioen kontzeptua lantzen genbiltzanean, izan ere, bertan, espazioari buruzko hausnarketa egiten da.
Atalka banatzen da liburua, txikitik handira joanez, orrialde batetik hasi eta munduraino iristen da, bidean, logela, apartamentua , eraikina, kalea, etab. aztertuz, eta aldi berean, bere bizipenak kontatuz
Pentsaraztea bultzatzen duen liburua da, bere gogoetez gain, irakurleari galderak egiten dizkio, beraz esan genezake pentsatzeko liburua dela. Gainera, hizkuntza eta lengoaiarekin jolasten du:

“Especies de Espacios es un espacio que habla de espacio”

Uste dut, liburua irakurtzen hasi eta uzteko horietakoa dela, izan ere, ez da batere irakurterraza hasieran, hala ere, aurrera egin ahala errazten doa irakurgaia. Amaitutakoan, zer pentsatu ematen du , eta inguruarekiko ikuspuntu zabalago bat ematen du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario