martes, 5 de marzo de 2013

Trinitate plaza

Trinitate plaza, Donostiako alde zaharrean dagoen orube batean egindako plaza bat da, Urgull mendia eta 31 de agosto kalearen artean.
Santa Maria eliza eta San Telmo museoaren arteko gune honen jatorria, ikastetxe bat eraistean utzitako orube bat da.













Herritarrak, gune hau, aisialdirako gune bezela erabiltzen hasi ziren, paretaren arrastoarekin frontoia, alboan bolatokia... Gune sozial bat bihurtu zen. Hori dela eta, 1960ko hamarkadan, Peña Gancheguik, gune honi aire berria eman zion berrikuntza lanak eginez. Frontoiaren horma konpondu zuen, alboan probaleku bat jarri zuen eta honen paralelo bolatoki estali bat, gainean beheko jokuak ikusteko aukera emango zuen estalki batekin. Tokiak eskaintzen zuen forma aprobetxatuz eta hirigunea mendiarekin batzeko harmailak jarri zituen.



Leku honek, aldaketa asko jasan izan ditu, eta gaur egun, ez du aintzinako esentzia gordetzen. Bolatokia osorik itxi zuten aldagelak jarriz barruan. Probalekua asfaltatu egin zen eta saski baloiko saskiak jarri ziren. Orain urte batzuk, gainera, San Telmo museoaren handiagotzeak bere itxura ere aldatu diote, bolatokiaren aurreko San Telmoren fatxada gustiz aldatuz, eta honek, harmailetan eragin zuzena edukiz.





Ikusi den moduan, leku honek izugarrizko aldaketak jasan ditu eta ez du hasierako esentzia hori mantentzen.

Bigarren lauhileko honetan, tailerrean, enparantza honen azterketa bat proposatu zaigu, azkenean lekua hobetezeko proiektu batekin amaituz.

1. astean, lekuaren apunteak eta azterketa orokorra egitea tokatzen zen, eta bide batez, plazako leku bat aukeratu eta bertan zentratzea.

APUNTEAK eta KROKISAK












No hay comentarios:

Publicar un comentario