martes, 5 de marzo de 2013

Green Roofs

Green Roofs edo "Teilatu berdeak" euskaraz, erikinen estalkietan, bai sabai, eta batzutan baita hormetan ere, jartzen diren berde-guneak dira.
Hauek lorategi moduan funtzionatzen dute eraikinen estalkietan, eta honekin hirietan berde-guneak gehiagotzea posible da.



Green Roofs direlakoak, aspaldidanik erabiltzen ziren Europa iparraldean, beraz, ezin genezake esan berrikuntza bat direnik. Hala eta guztiz, hauen erabilpena hirietara zuzentzen da egun eta hainbat onura ekartzen ditu honek. Abantailen artean, hirietako tenperatura jeitsiera eta airearen kutsadura jaitsiera ditugu. Honetaz gain, baita, animaliek euren habitatak sortzeko leku berriak izatea ere. Orokorrean, aldaketa klimatikoa sahiesteko modu bat dela esan genezake.





Hala ere, hauek kolokatzeko orduan, kontuan hartu behar da, tokiko klima eta lekuan zenbat euri egiten duen. Azken finean, hauek ura jasotzeaz arduratzen dira, eta gero barruan duten sistemen baten bidez lurra bustita mantentzen da euririk egiten ez duenean. Honenbestez, euri asko egitea ez da batere komenigarria, gainezka egiten baitute.



Teilatu hauek beraz modu ekologiko batean erabiltzeko eginak daude, hala ere, esan genezake, lorategi hauek euri ura aprobetxatzen ez badute, ez direla batere ekologikoak, aparteko ureztatze sistema bat beharko dutelako.
Hori dela eta, euri ura batzeko prestatuta daude, eta bertako landaredia mantentzeaz gain, eraikinetako sistema batzutarako ura batzeaz ere arduratzen dira, komunetako sisternetarako, adibidez.





Honen inguruan izan zen aurreko asteazkenean Kanadatik etorritako irakasleak emandako hitzaldia. Berak zionez,  etorkizuneko eraikinek, horrelakoak izatea ondo legoke eta beraz "Green Roof" etorkizuna litzateke. Beraz, aldaketa klimatikoari, gure aldetik nola aurre egin diezaiogun ikusi dugu eta badakigu aldaketa horren aurkako aukeretako bat zein izan daitekeen.




No hay comentarios:

Publicar un comentario