
Aurreko egun batean izandako, Javier Echepare arkitektoaren hitzaldiaren izaenburua da "Kaiolak, aterkiak eta burbuilak".
Bertan, espazioari buruz hitz egiten da, eta horretarako, eguneroko edo oso ezagunak diren 3 objetutan zentratzen da: kaioletan, aterkietan eta burbuiletan.
Kaiolak, menpekotasunarekin lotutako kontzeptu bezela hartu izan ditugu betidanik, preso dagoen norbait edo zerbait dagoen lekua. Hala ere, arkitektonikoki eta espazialki pentsatzen jarriz gero, erdi zarratuta, erdi zabalik dagoen egitura bat bezala hartzen dugu.
Aterkiak, guardasolak, zerbaitengandik babesteko tresna bezela darabiltzagu, euria, eguzkia.... Arkitektura, haratzago doa. Estalki gisa funtzionatzeaz gain, giro ezberdinak sortzeko tresna bezela ere hartu baikenitzake aterkiak. Adibidez, Frank Lloyd Wright arkitektoaren Johnson Wax bulego eraikina.

Burbuilak, isolamendu espazioak dira. Askotan erabiltzen da, "burbuila batean egon" kontzeptua, babesa, isolamendua edota haskortasunarekin lotzeko. Arkitekturan ere, burbuilak horrelako zerbait bezela erabili daitezke, beste mundu baten egotearen sentsazio bezala, adibidez. Kasu horretarako adibidez, 1967an Ameriketan egindako esposizio unibertsalean IBM enpresak eraiki zuen kupula erakutsi zigun, non kupula barrutik zine areto bat zen bere inguru guztian.
Hemen, "aterki" eta "burbuila" batera agertzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario