Horretarako, 3 leku aukeratzeko eduki ditugu, eskola atzeko etxebizitzen azpialdea (GORRIA), eskola aurreko parkea eta Tolosa Hiribidearen artean dagoen eremua (BERDEA), eta azkenik, eskolako aintzinako sarrerako gune bat, hau da, Arkitektura eta Magisteritza fakultadeen arteko gunea (HORIA).
Aukeren artean, lehenengo, bigarrena aukeratu nuen, uste bainuen parkeak jokoa emango zuela proiekturako. Hala ere, gerora iritzia aldatu nuen, izan ere, pertsonen fluxua ez nuen kontuan hartu, eta beraz, azken aukera ere ez zela txarto etorriko pentsatu nuen, eta bera aukeratu nuen.
Eskolako aintzinako sarrerak, joko ugari eskaintzen du, izan ere, bertan, frontoi itxurako tenplete bat eta zuhaitz bat daude, horretaz gain, altuera ezberdinak erabili daitezke.
Hala ere, arazo bat legoke: Tenpletetik hasi eta zuhaitzera arte, malda pixka bat dagoela. Beraz, arazoa konpontzeko dena altuera berdinera jarri beharko litzateke.
Nire planteamenduan, tenpletetik hasi eta zuhaitzera artekoa da etxea egiteko hartutako eremua.

Lehenbizi, eskolatik urbilen dagoen gunean, etxebizitza jarri dut, eta haratzako, zuhaitzetik hurbilago, patio edo lorategi bat. Lorategi horretan baita ere, labirintu bat jarri dut, joko gehiago emateko, eta etxearen luzapen gisa.
Etxea, bi solairutan eginda dago. Behean gune komuna egongo litzateke, patioa, komuna, sukaldea, eta estudioarekin eta goiko aldean logelak. 3 sarrera daude: Bata eskolatik hurbilen dagoen aldean, beste bat, plazatik, eta azkena patiotik sartzeko.
Tenpletea, komuna egiteko aprobetxatu dut, horretarako, trasluzidoa den kristalezko kutxa bat bezala jarri dut, bere esentzia ez galtzeko, baina etxearen parte izateko. Esan bezala, zuhaitza etxean sartu dut, patioa eta labirintuaren artean geratuz.
Argiztapenerako, leiho mota ezberdinak erabili ditut, batzuk argia zeharka sartzen uzten dute eta beste batzuek zuzenan. Barruko patio bat ere jarri dut giro ezberdina sortu eta argiztatzeko.
Aipatzekoa da baita ere, estudioaren forma trapezoidala. Gela honek etxeko bi patioak batzen ditu eta hirugarren irteera bat du labirintura.
Funtsean, eraikinaren forma, hasieratik zabaltzen doa, aurrerantz espazio infinitu baterantz joango balitz bezala. Gainera, labrintua hor egoteak ere, sentsazio hori transmititu nahi du, etxea bere mugetatik irten daitekeela eta ez dela inoiz amaitzen.

No hay comentarios:
Publicar un comentario