miércoles, 6 de febrero de 2013

HABITATA: Lekua eta beharrak




Proiektuaren lehenengo zati honetan, nire familiako 4 pertsonentzako habitat bat egiteko leku bat aukeratu dut. Leku hau, Gizaburuagan dago, Lekeitiotik hurbil dagoen herri batean. Hala ere, naturan dagoen leku bat aukeratu behar izan denez, herritik, kilometro pare batera dagoen leku bat aukeratu dut. Leku hau, ibai hertz eta Lea ibilbidea oinezko bidearen artean dagoen zelai bat da, Bengolea etxetorrearen ondoko zelai bat.






Haran batean sartuta dagoen lekua, inguru guztian mendiak daude. Argia da, eta eguzkitsua egunaren erdi aldean.
Eskualdean jende askorik bizi ez garenez, ibilbidean ere ez da ia inor ibiltzen. Gainera, ibaiaren beste aldean dagoen errepidean ere ez da trafiko handirik egoten, beraz, esan daiteke leku lasaia dela eta jende oso gutxi ibiltzen dela.
Zelai honek, umetan bizikletan ibiltzen joaten gineneko sasoia gogorarazten dit, eta baita uda sasoia, udan inoiz piraguan ibilita baikaude errekan.






Aukeratutako pertsonak, 55 urteko gizon bat, 53 urteko emakume bat, 15 urteko mutil bat eta 19 urteko beste bat dira. Lehenengo bien beharren artean, autoarentzako garajea izango genuke, izan ere, autoa behar dute lanera joateko. 15 eta 19 urtekoek, ikasteko gela bate do bana izatea ere ondo egongo litzateke ikasleak baitira. Behar komunen artean, sukaldea, bainugela, logela eta egongogela ditugu.







No hay comentarios:

Publicar un comentario