domingo, 3 de febrero de 2013

Nire Logela: TEILATUPEA



Txapitula estalki deneko gelan, argia sartzen da zerutik zuzen. Atearen aurrez aurre, lekura sartzen den bigarren argi iturri naturala dago, leiho bat, 300 urte dituen fatxadan zabaltzen den zulo txiki bat. Beronen aurrean, ohea dago trabez eta beste aldean apalategi bat eta ikas-mahaia. Esan dezaket, mahai eta ohearen artean dagoen espazioa nahikoa dela aulkian eserita egon eta norbait atzetik pasatu ahal izateko.



Ohea, baserri zaharretik berreskuratutako altzarien multzoaren parte da. Bere albo batean, New Yorkera leiho bat du eta bestera, iratzargailuaren leku den mahaia. Honen gainean dagoen apalategiak, bidaien erreferentzia diren hainbat oroigarri ditu. Honen aurrean, atetik ondo ikusten den besaulkia dago, sarritan literatura entzule, eta honen alboan, fatxadaren kontrako paretan, Gaudiren mundua dugu. Koadro-puzle honen albo batera, armairu zaharra dago.




Gela honetan, espazio ezberdinak bereizten dira, janzteko armairuak horma batean,alde batera, beste batean, ikasteko espazioa, eta erdian, erlaxatzeko espazioa.















No hay comentarios:

Publicar un comentario