Normalean, gure buruak
kontrako bi kontzeptu izatera jotzen du. Zerbait ona edo txarra da, polita edo
zatarra. Dena da zuria edo beltza. Hori dela eta, proiektu honetan, bateratze
hori egin da; zuritik beltzera badago grisik ere eta goia eta behearen artean
ere badago zerbait.
Proiektu honetan
“eraikin” edo eraikuntza bat ikusten da, bi solairutakoa, non beherengo planoa beltza den eta gorengoa zuria. Erdian, eskailera bat dago plano biak batzen
dituena, eta honek biltzen ditu bai goia eta behea, eta baita beltza eta zuria.
Eskaileraren maila bakoitzak gris tonalitate ezberdin bat du, eta zenbat eta
gorago joan orduan eta argiagoa da. Erdian dagoen puntu arrosak goi eta behearen artean dagoen espazio hori adierazten du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario