domingo, 3 de febrero de 2013

Zer da ARKITEKTURA?



Zer da arkitektura? Hori da kurstoko lehenengo egunean galdetu zigutena. Guztiok idatzi genuen guretzat zer zen, eta ondoren irakasleek guk idatzitako hitz esanguratsuak bildu zituzten.
Arkitektura, adierazpena, ametsa, artea, askatasuna, diseinua, eraikuntza… zela esan genuen, eta hitz horiek bilduz forma bat egin genuen binaka.
Gure ideia, zera izan zen, hitzak, garrantziaren arabera banatu genituen, eta hauek mailaka jartzea bururatu zitzaigun aintzinako estamentuetan oinarrituz. Honi jarraituz, pirámide forma eman genion alde bakoitzetik, hitz talde bat osatuz.

Alde batetik, “Bizimodua” hitzarekin hasi ginen, bizitzeko “Espazio” bat behar dugula eta, espazioa izan zen hurrengo hitza. Espazio hori gizakiak sortutakoa denez, “Gizakia” hitzak sortu zuen hirugarren maila hori. Azkenik, goialdean, “Diseinua” dugu, zein, gizakiak sortzen duen.


Piramidearen beste aldetik, “Ulertzeko modua” da oinarria, honetatik abiatuz, “Espresioa” dator, eta esan genezake, espresioak “Kreatibitatea” eta azkenik, kreatibitate horrek “Artea” osatzen duela.
Hauen azpian, hitz guztiak baten bilduko zituzten bi hitz aukeratu genituen, “nere ideiak” eta “eraikuntza”.


Guzti honekin, konklusio bat atera genuen, arkitektura guretzako, “diseinuan”, “artean”, eta “gure ideietan” oinarritzen den “eraikuntza” dela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario